internet

Anonymousek Facebook "suntsitu" nahi du

YouTuben jarritako bideo batean, iragarri du azaroaren 5ean egingo duela erasoa. Facebookek erabiltzaileen pribatutasuna urratzen duela salatu dute. [YouTube]http://youtu.be/SWQTS8zqYXU[/YouTube]

2011ko abuztuaren 8a
16:14
Entzun

Anonymous taldeak iragarri du azaroaren 5ean Facebooken aurkako erasoa egingo duela eta sare soziala "suntsituko" duela.

YouTuben jarritako bideo baten bidez, taldeak erasoa egiteko arrazoia azaldu du. Esan du Facebookek beren erabiltzaileen pribatutasuna urratzen duela eta beren datuak merkaturatzen dituela erabiltzaile horiek zelatatu nahi dituzten gobernuentzat. "Gobernuetako agentziei informazioa saltzen eta erabiltzaileen datuetara sarbide klandestinoa eskaintzen aritu da Facebook, eta, hala, mundu osoko pertsonak zelatatzeko aukera ematen", salatu du Anonymousek. Erabiltzaileei ohartarazi die Facebooken egiten den guztia Facebooken geratzen dela eta kontua ezabatuta ere enpresak nahi duenean eskuratuko duela informazioa.

Bideoan argitu dute erasoa ez dela izango datu lapurtze soil bat edo zerbitzaria eroraraztea bakarrik; Facebook  osoa "suntsitzeko" eraso bat ari dira prestatzen; Facebook OP (Facebook operazioa) eman diote izena operazioari.

Anonymousek txat bat sortu du, operazio honetan parte hartuko duten erabiltzaileak koordinatu daitezen. Twitterren erabiltzaile bat (@OpFacebook) eta hashtag bat sortu ditu, jendeak operazioaren inguruko bere iritzia eman dezan. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.