Juliano Mer Jamis antzerki zuzendaria hil dute gaur Jeninen (Zisjordania, Palestina), tiroz. Bera zihoan autoa tirokatu egin dute hainbat lagunek, agintari lokalek esan dutenez.
Jatorriz Palestinakoa zen Mer Jamis, eta Israelgo herritartasuna zeukan.
Askatasunaren Antzerkia zuzentzen zuen, Jeninen, iheslarien gunean. Israelen okupazioaren "alternatiba baketsua" eman nahi zuen egitasmo horrekin.