Hamar urte arrazen arteko bereizketa sistema, Apartheid deitua, ofizialki bukatu zela. 10 urte ere ANC, jazarria izatetik boterera iritsi zela. Nelson Mandelarekin lehenbizi, Thabo Mbekirekin azken bost urteotan, bereizkeriaren olatuaren aparra apaltzen eta Hegoafrikako arazo handiei aurre egiten saiatu da Gobernua. Ez, ordea, kritikarik jaso gabe,
Bereizkeria bukatzeaz gain, beltzen egoera hobetzen saiatzeko ekinbide afirmatiboa deitutako politika abiatu zuen Gobernuak.Baina coloureds edo mestizoak kexatu egin dira haiek baztertuta segitzen dutela. Beltzen artean ere izan da kexarik. PAC Kongresu Panafrikarra alderdiak dio Gobernuak ez dituela lurra beltzei itzultzeko eta parekotasunean oinarritutako aberastasunen banaketaren auziak konpondu. «Egun, lurraren %87k populazioaren %9,6 osatzen duen gutxiengo zuriaren esku jarraitzen du, populazioaren %79 diren beltzek soilik lurraren %13 dutelarik».Oraindik klase ertaineko haurrek pobreek baino hezkuntza hobeagoa lortzeko aukera dute. Krimena areagotzen ari da eta hiesak populazioaren %20 ingururi eragiten dio. Mbekik kritika gogorrak jaso ditu duela hilabete arte botika erretrobiralak ematearen aurka azaldu delako. Langabezia ere handia da, %30ekoa.Alta, lorpen ugari izan dira; hala nola, txiroentzako 1,6 milioi etxebizitza berri, ekonomia egonkorra eta inflazio txikia, etxebizitzen %70era lehen ez zuten argindarra eramatea, 9 milioi pertsonari ur zerbitzua ahalbidetzea... eta beltzen kontzientziaren harrotasuna sendotzea.
HEGOAFRIKAKO HAUTESKUNDEAK
Apartheidaren apar apaldua
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu