TEKNOLOGIA

Applek irailaren 12an aurkeztuko du iPhone 5 sakelekoa

Teknologia enpresak zazpi egun barru ekitaldi bat egingo du, San Frantziskon (AEB). Aurreikusita dago Applek egun horretan iPhone 5.a aurkeztea.

2012ko irailaren 5a
09:34
Entzun

Apple etxeak irailaren 12rako ekitaldi bat antolatu du, San Frantziskon (AEB). Konpainia estatubatuarrak iPhone 5 sakelekoa aurkeztuko duela aurreikusten da. 

Teknologia enpresak prentsa adituei ekitaldira joateko gonbita egin die ohar baten bitartez. Oharraren hasieran, “ia-ia hemen dago” irakur zitekeen. Gainera, 12 zenbakia (ekitaldi eguna) moldatuta azaltzen da 5 formarekin. Guzti horrek alarmak piztu ditu. 

Oraingoz Apple konpainiak ez du ezer baieztatu eta ziurrenik, hilaren 12a arte itxaron beharko da susmoa egia den jakiteko. 

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.