Errefuxiatuen krisia

Apurka mugako kontrolak lehengoratzen hasiko dela iragarri du Austriak

Ostiralean mugak zabaldu zituztenetik, 14.000 iheslari inguru heldu dira Austriara, eta horietako asko Alemanian dira jada.

Errefuxiatu siriarrak Salzburgeko tren geltokian. NEUMAYR / EFE
2015eko irailaren 6a
07:37
Entzun

Larrialdiko egoerari emandako behin-behineko erantzuna. Horrela azaldu dute Austriak eta Alemaniak errefuxiatuei bi egunez ateak zabaltzeko hartutako erabakia. Baina Vienak iragarria du egoera lehengora itzuliko dela apurka, alegia, mugetako kontrolak berriz ezarriko dituztela egun gutxiren buruan. "Larrialdiko egoera bati aurre egiteko neurrietatik normaltasunera itzuli behar dugu", nabarmendu du Austriako kantziler Werner Faymannek.

Joan den ostiralean zabaldu zituzten mugak Austriak eta Alemaniak, Siriatik ihes egindako milaka pertsonari laguntzeko asmoz. Geroztik, 14.000 errefuxiatu eta asilo eskatzaile inguru jaso dituzte.

Bitartean, beste milaka Greziako Lesbos uhartean daude kontinentera eramango dituen ontziaren zain, handik Europa mendebaldeko estaturen batera joateko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.