mundua

Arabiar Ligak Siriaren kontrako zigorrei eutsi die

Siriak onartu ditu atzerriko behatzaileak, Arabiar Ligaren zigorrik ez jasotzeko, baina honek ez du aintzat hartu. Herrialde arabiarrek indarkeria eteteko eskatzen diote.

2011ko abenduaren 5a
15:40
Entzun

Siriak goizean jakinarazi du onartu egin dituela atzerriko behatzaileak, Arabiar Ligaren zigorrik ez jasotzeko, baina Ligak arratsaldean esan du ez duela aintzat hartzen haren jarrera aldaketa eta zigorrei eutsi egingo diela.

Arabiar Ligak indarkeria eteteko eskatzen dio Siriari eta onartzeko 500 behatzaile. Nazio Batuen arabera, martxotik oposizioko lau mila lagun pasa hil ditu erregimenak.

Zigorrak, batik bat, gobernuari eta goi karguei eragingo lieke. Besteak beste, goi karguek ezingo lukete bidaiatu herrialde arabiarretara, haien diruak izoztu egingo lituzkete, Siriarekin harreman komertzialak etengo lituzkete herrialdeek, hegaldietan debekuak egongo lirateke, ondasunak kenduko lizkioteke Siriari...

Honek "gerra ekonomikoaren" adierazpen bezala hartu zuen neurria.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.