Siriako hiri kolpatuenetik, Homsetik, Damaskora joan dira Arabiar Ligako behatzaileak, hiriburura, eta tarte horretan 40 bat lagun hil direla adierazi du Siriako Giza Eskubideen Behatokiak, hain justu ordezkari arabiarrak joaten diren lekuetan liskarrak handitu egiten direla esan du behatokiak. Gaur, berriz, ostiraletako hitzorduei jarraikiz, protestara deitu du hainbat hiritan oposizioak, eta jendetsuak izatea espero dute behatzaileak han daudelako.
Bien bitartean, herenegun Arabiar Ligak ez zuela «ezer ikaragarririk» ikusi esateak kritikak izan ditu, eta atzo, giza eskubideen kontrako gertakariak ikusi zituztela nabarmendu zuten, baina, hori bai, ez dutela nork egin dituen ikusi. Oposizioak ez du zalantzan jartzen erakundearen eraginkortasuna, baina bitartekorik ez duela salatu du.
Arabiar Ligako behatzaileek bitartekorik ez edukitzea salatu dute Sirian
Homsen izan ondoren Damaskon dira ordezkariak; atzokoan 40 lagun hil direla esan du oposizioak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu