Siriako Koordinakundeko Haizam Manaak eskatu dio Bashar Al Assad presidenteari bete dezala Arabiar Ligarekin joan den azaroaren 2an hitzartutakoa, indarkeria amaitzeko. Akordioan, besteak beste, Damaskok onartu zuen armada kaleetatik atera eta su-etena ematea, preso politikoak askatzea eta oposizioarekin elkarrizketa hastea.
Baina indarkeria ez da amaitu, eta jendea egunero hiltzen ari da Siriako hainbat hiritako kaleetan, armadaren erasoen ondorioz. Atzo bertan, gutxienez hamalau lagun hil zituzten, horietatik gehienak Himsen, Siriako Behatokiak adierazi duenez.
Arabiar Ligaren plana betetzeko eskatu dio Al Assadi Siriako oposizioak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu