Arabiar matxinaden urteurrenak

2012ko urtarrilaren 24a
00:00
Entzun

Egipto



Urtarrilaren 25a. Herrialdeko hiri nagusietan protestak antolatu ziren Hosni Mubaraken aurka. Kairon dozenaka mila lagun atera ziren karriketara. Tahrir plaza bihurtu zen protesten erdigunea. Lehenbiziko hildakoen berri eman zuten. Otsailaren 11n bota zuten Mubarak.

Yemen



Urtarrilaren 27a. Urte hasieran hainbat protesta izan ziren herrialdearen hegoaldean Ali Abdullah Salehen erregimenaren aurka. Hilaren 27an, berriz, Sana hiriburuan milaka lagun karrikara atera ziren oposizioak deituta, horietako hamar mila unibertsitatean.

Bahrain



Otsailaren 14a. Milaka herritar, xiitak gehienak, kalera atera ziren monarkia sunitari erreforma politikoak exijitzeko. Poliziak lagun bat hil zuen tiroz, eta hurrengo egunean milaka lagun elkartu ziren haren hiletan. Bertze lagun bat hil zuten han,eta matxinada lehertu zen.

Libia



Otsailaren 18a. Lehenbiziko protesta handiak lehertu ziren Bengazi hirian. Aste batzuen buruan, gerra zibila hasi zen.

Siria



Martxoaren 15a. Lehen protesta koordinatuak egin ziren herrialde osoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.