Ariel Sharon Israelgo lehen ministroaren Gobernuak Arafat "bakea lortzeko oztopoa dela" eta "suntsitzea" erabaki zutela jakinarazi zuen atzo. Nola ez zuten zehaztu, baina Efi Eitam ministroak hiru aukera zeudela agertu zuen: Arafat hiltzea, erbestera bidaltzea edo harrapatu eta gerra kriminal gisa epaitzea.
Asmo horien berri izan eta berehala, palestinarrek gogor errakzionatu zuten: milaka lagun bildu ziren Mukata atarian; hau da, Arafat setiatuta dagoen eraikinaren aurrean, giza ezkutu gisa jarduteko prest.
Al Fata erakundeko kide Ahmed Gnimek jakitera eman duenez, erakundeko ekintzaileek giza ezkutu lanak egingo dituzte Ramalako PANen Mukata egoitzan. Giza ezkutuen helburua Arafat setiatuta dagoen egoitza babestea eta Israelek egindako mehatxua ez betetzea da.
"Egia da palestinarrak ez dugula tankerik, baina Israeli aurre egiteko asmo sendoa dugu", azpimarratu du Gnimek. Israelek PANeko burua kanporatzeko asmoa agertu zuenetik, milaka palestinar bildu dira Mukata egoitzan Arafati elkartasuna adierazi asmoz. Bestalde, Arafaten aldeko elkarretaratze ugari egin dira bai Palestinan bai Ekialde Hurbileko hainbat herrialdeetan.
Arafat agintetik kentzearen aurka agertu da Kofi Annan
Nazio Batuen Erakundeko zuzendari Kofi Annan Jasser Arafat agintetik kendu eta Palestinatik kanporatzearen aurka agertu da. "Arafat agintetik kentzea zuhurtziagabea izango litzateke".
Bestalde, Liga Arabiarrak Ameriketako Estatu Batuei egotzi die Israelgo Gobernuak hartutako erabakiaren ardura.
Ekialde Hurbila
Arafat "suntsitzea edo erbesteratzea" ez dutela onartuko ohartarazi diote AEBek Israeli
Colin Powell AEBetako estatu idazkariak ohar zorrotza egin dio Israelgo Gobernuari: ez dutela Jasser Arafat palestinarren lehendakaria "suntsitzea edo erbesteratzea" onartuko esan dio Silvan Shalom Israelgo Atzerri ministroari. Era berean, PAN Palestinako Aginte Nazionaleko Atzerri ministro Nabil Xaatekin ere mintzatu da telefonoz Powell, eta Arafaten aurkako neurririk ez dutela onarotuko agindu dio hari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu