Bartzelonako auzitegi batek behin-behinean bertan behera utzi duen arren Arenys de Munteko Udalak (Herrialde Katalanak) Kataluniaren independentziari buruzko kontsulta babesteko onartutako mozioa eta Maria Teresa Fernandez de la Vega Espainiako Gobernuko presidenteordeak galdeketa hori legez kanpokoa dela esan duen arren, Carles Mora alkateak adierazi du kontsulta egin egingo dutela.
Hilaren 13an dira galdeketa egitekoak, MAPA taldeak deituta (autodeterminazioaren aldeko taldea da). Galdera: "Ados al zaude Katalunia zuzenbide estatu, independentea, demokratikoa, soziala eta Europako Batasuneko kide bihurtzearekin?". MAPAk azaldu du ehun boluntario badituela dagoeneko eta 70 udalek babesa agertu diela.
Morak (Arenys de Munt 2000 taldekoa da) dio lege oinarririk ez dagoela galdeketa debekatzeko eta Espainiako Estatuak independentisten beldurra daukala. "Ea hilaren 13an herria gainezka dagoen".
Joan Puigcercos ERCko presidenteak ere Bartzelonako auzitegiaren erabakia kritikatu du. "Espainiako Justiziak eta Gobernuak ez dute indarkeria jazartzen, baizik eta Espainiako nazionalismo baztertzailea defenditzen ez dituzten ideiak eta pertsonak". ICV eta CiU ere auzitegiaren neurriaren aurka agertu dira.
munDUA
Arenys de Munteko alkateak dio egingo dutela Kataluniaren independentziari buruzko kontsulta
Bartzelonako auzitegi batek bertan behera utzi du Udalaren mozioa. Galdeketaren antolatzailea autodeterminazioaren aldeko talde bat da, eta hilaren 13an dira kontsulta egitekoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu