Irakeko okupazioa

Argindar Ministerioko zuzendaria larri zauritu dute, Bagdadeko atentatuan

2006ko abenduaren 18a
17:22
Entzun
Irakeko argindar Ministerioko zuzendari Sad Abdel Hamid larri zauritu dute gaur Bagdaden. Bonba batek eztanda egin du bera zihoan autoaren parean, Al Talbija auzoan. Zuzendariaren aholkulari bat larri zauritu da, eta auto gidaria hil egin da.

Polizia iturriek jakinarazi dutenez, Sad Abdel Hamid zihoan autoa pasatzerakoan zartatu dute bonba. Zuzendaria eta aholkulari bat larri zauritu dira, eta auto gidaria hil egin da.

Antzeko leherketa bat geratu da gaur goizean Al Dura auzoan ere, eta polizia iturrien arabera, zazpi lagun zauritu dira.

Bestalde, Al Anbar lurraldean soldadu estatubatuar bat hil dutela jakinarazi du gaur AEBetako Armadak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.