Ariel Sharon Israelgo lehen ministro ohia etxera eraman dute ospitaletik
Negeveko basamortuaren hegoaldean duen etxaldean da honezkero Ariel Sharon; Basapikuen Landetxean. Israelgo lehen ministro ohiak garuneko isuri bat izan zuen 2006ko urtarrilean, eta orduz geroztik koman da. Segurtasun neurri zorrotzak ezarri zituzten agintariek bidean politikari ohiaren irudia ikus ez zedin. Israelgo Gobernuak 1,2 milioi eroko aurrekontu bat onartu du aste honetan bertan lehen ministro ohia sendatzeko. Medikuek jakinarazi dute, hala ere, haren egoerak ez duela hobera egingo. Sholomo Segev medikuak zehaztu du tarteka begiak zabaltzen dituela eta senideek ezagutzen dituela uste dutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu