MUNDUA

Arma kimikoak nazioartearen kontrolpean uztea onartu du Siriak

"Eraso bat jasan ez dezan" lagunduko duela iritzita, Moskuk Damaskori proposatu dio armategiak nazioartearen esku uztea. Barack Obamak, berriz, esan du bertan behera utz lezakeela Siriaren aurkako erasoa, Al-Assadek arma kimikoak nazioartearen esku uzten baditu. Bideoa: CNNk Obamari eginiko elkarrizketa. [Youtube]http://youtu.be/Q0WBkaFCjGI[/Youtube]

2013ko irailaren 10a
17:35
Entzun

Siriako Atzerri ministro Walid Muallenek gaur iragarri duenez, Arma kimikoak nazioartearen kontrolpean uztea onartu du Siriak. "Elkarrizketa sorta emankor bat izan genuen atzo Sergei lavrov Errusiako Atzerri ministroarekin. Atzo arratsalderako adierazi genuen gure adostasuna ekimenarekin", esan du Muallenek, Interfax agentziaren arabera. Errusia eta Siria plan "zehatz, argi eta eraginkor" batean ari dira lanean arma kimikoak nazioartearen esku uzteko, gaur Lavrovek jakinarazi duenez.

Baxar al-Assad Siriako presidenteak gobernuak bere esku dituen arma kimikoak nazioartearen esku utziz gero, Siriaren aurkako eraso militar bat abiatzeko asmoa bertan behera utz lezake Barack Obama Amerikako Estatu Batuetako presidenteak.

Arma kimikoak nazioartearen kontrolpean uztea proposatu zuen atzo Errusiak, eta Siriako Gobernuak adierazi du "harrera ona" egin diola arma kimikoak proposamenari. Sei hedabiderekin eginiko elkarrizketetan, Obamak ontzat jo du Siriako Gobernuaren keinua, baina gaineratu zuen ikusteke dagoela proposamena serioa den edo "taktika atzeragarria".

Al-Assadekiko presioari eustearen aldekoa da Obama, eta nabarmendu du Siriako Gobernuaren onarpena eraso militar baten mehatxu "sinesgarriaren" ondorio dela. "Ez dut uste puntu honetara iritsiko ginatekeenik eraso militar batn aukera sinesgarria mantendu izan ez bagenu, eta ez dut uste hau denik unea lasaitzeko".

Keinuak keinu, Obama AEBetako Kongresuan izango da gaur, eta Siriari eraso egiteko baimena eskatuko die kongresuko kideei. Halaber, adierazpen bat egingo du telebistan AEBetako ekialdeko 21:00etan (Euskal Herrian 03:00ak direnean), herritarrei azaltzeko Siriaren inguruan zein asmo dituen.

CNNrekin hizketan, Obama Al-Assadi zuzendu zaio: "Akordio politiko bat behar dugu, zeure herrian sarraski bat egin ez dezazun".

"Kamuflaje politikoa"

Errusiak eginiko eta Siriako Gobernuak ontzat jotako proposamena "kamuflaje politikoa" dela adierazi du Al-Assaden aurkako oposizioak; proposamen horrek "hilketa eta suntsipen gehiago" eragingo duela gaineratu du ohar batean.

Halaber, NCSROF Siriako Iraultzaileen eta Oposizioaren Koalizio Nazionalak jakinarazi du ez duela negoziaziorik hasiko Siriako Gobernuarekin, gatazkako krimenen arduradunak zigorzen dituzten arte. "Ez da posible gizateriaren aurkako krimenak ahaztea", esan du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.