Gerra egoeran egonagatik, AEBek eta Errusiak ezarritako epearen barruan deuseztatu ditu Siriako Gobernuak arma kimikoak produzitu, nahastu eta kargatzeko sistemak, OPCWk jakinarazi duenez. Oraindik arma kimikoak osatzeko osagaiak eta aurrez prestatutako armak badauzkate Al-Assaden indarrek, baina 2014ko ekaina amaiera artekoa epea eman zioten horiek suntsitzeko.
MUNDUA
Arma kimikoak sortzeko sistema epe barruan deuseztatu du Siriak
AEBek eta Errusiak arazoaren 1a arteko epea eman zioten Baxar Al-Assaden gobernuari Sirian arma kimikoak sortzeko sistemak deusestatzeko. OPCW Arma Kimikoak Debekatzeko Erakundeak 23 instalazio ikuskatu ditu, eta Siriak bere lana ondo bete duela jakinarazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu