Errusiak bertan behera utzi du Arma Konbentzionalen Europarako Ituna."Errusiako Federazioari eragiten dioten segurtasun baldintza bereziak" argudiatu ditu horretarako "eta ezin atzeratuzko neurriak" hartzera behartzen omen dituelako egoera horrek. Kremlineko iturriek jakitera eman dutenez, gaur goizean izenpetu du Vladimir Putin presidenteak ituna eteten duen dekretua.
Errusiako Gobernuak NATOri egotzi zion hitzarmena ez betetzea eta izenpetu zuten estatuen artean bilkura berezia egitea proposatu zuen. Condoleeza Rice AEBtako estatu idazkariak itunetik alde ez egiteko galdegin zion, "XX.mendeko akordiorik garrantzitsuena" zela iritzita.
Mijail Gorbachov eta George Bushek izenpetutako akordioa
1990eko azaroaren 19an izenpetu zuten Arma Konbentzionalen Europarako Ituna SESBeko presidente Mijail Gorbachovek eta George Bush-ek-egungo presidentearen aitak-hitzarmena, Sobietar Batasuna desegin baino urtebete lehenago. 1999an moldatu egin zuten Europako ekialdean SESB desegitearen ondorioz izandako aldaketei erantzunez. Errusiak hitzarmena berretsi zuen arren AEBk eta beste hainbat herrialdeek ez zuten berretsi, Errusiari Georgiatik eta Moldaviatik tropak ateratzea agintzen baitziotelako.
Errusiaren erabakia Mosku eta Washingtonen arteko egungo ezinikusiaren testuinguruan gertatu da. Izan ere, AEBk Europa ekialdean misilen aurkako babesa jarri nahi du eta Errusiaren ustez, bere segurtasunerako "mehatxu zuzena" da.
Mundua
Arma konbentzionalen Ituna bertan behera utzi du Errusiak
Vladimir Putin presidenteak Arma Konbentzionalen Europarako Ituna bertan behera uzten duen dekretua izenpetu du gaur. "Errusiako Federazioari eragiten dioten segurtasun baldintza bereziak" argudiatuta hartu dute erabakia. 1990 urtean izenpetu zuten ituna SESBek eta AEBk Sobietar Batasuna desegin baino lehen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu