Libanoren kontrako azken erasoaldi handian hutsegite larriak izan zirela uste du Israelgo oposizioak, eta, halaber, iritzi publikoaren zati handi batek. Hezbola gerrillaren kontra egitea zen hasierako asmoa, baina libanotarren kontrako gerra bihurtu zen azkenean. Gainera, erasoaldi horrek ez zuen lortu Hezbola gerrilla menpean hartzea.
Hori dela eta, Dan Halutz Israelgo armadaburuak dimisioa eman du bart, akats horien errua bere gain hartuz. Oposizio kontserbadorearen iduriko, ordea, hori ez da nahikoa: laboristek eta eskuinak osatutako gobernuak dimititu beharko luke, eta bereziki Amir Peretz Defentsa ministro laboristak eta Ehud Olmert lehen ministroak.
Mundua
Armadaburuarena ez ezik, Gobernuaren dimisioa eskatu du Israelgo oposizioak "Libanoko hutsegiteagatik"
Dan Halutz Israelgo Armadako buruzagi nagusiak kargua utzi du bart.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu