Armadako goi kargudunak aldatu dituzte Paraguain
ASUNCION. Federico Franco Paraguaiko presidente berriak armadako hainbat goi kargudun aldatu ditu. Astelehenean hartu zuen Francok kargua, senatuak Fernando Lugo presidentetzatik kendu eta gero. Nazioartean Lugo kargutik kentzea gaitzetsi dute. AEE Amerikako Estatuen Erakundeak jakinarazi du misio bat bidaliko duela herrialdera gertatutakoa ikertzera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu