Armeniako genozidioaren legearen aurka helegitea jarri dute Frantzian

Kontseilu Konstituzionalari legea ikertzeko eskatu diote 65 diputatuk eta 77 senatarik

Erredakzioa
2012ko otsailaren 1a
00:00
Entzun
Frantziako 65 diputatuk eta 77 senatarik Armeniako genozidioaren legearen aurkako helegitea ezarri dute Kontseilu Konstituzionalean. Nikolas Sarkozy Frantziako presidenteak legea indarrean jarri behar zuen datozen egunetan, baina Konstituzionalak erabaki beharko du hura aurrera aterako den edo ez. Armeniako genozidioa ukatzen dutenak zigortzea biltzen du legeak, urtebete bitarteko kartzela zigorrekin eta 45.000 euro arteko isunekin.

Bestalde, Huseyin Çeli Turkian agintean dagoen AKP Justizia eta Garapenerako Alderdiko presidenteordeak legearen aurkako sinadurak bildu ditu, eta Frantziaren kontrako neurriak hartuko dituztela iragarri du: «Ziurrenik, enbaxadak kendu, eta harreman diplomatikoak etengo ditugu».

Genozidioa, ukatuta

Otomandar Inperioko agintariek 1,5 milioitik gora armeniar hil zituzten 1915 eta 1917 bitartean. Soilik milioi erdi hil zituztela onartzen du Ankarako gobernuak, eta horiek Lehen Mundu Gerrako biktimak zirela dio. Dena den, armeniarren genozidioa onartzea eta barkamena eskatzea da Europan sartzeko EBk Turkiari jarritako baldintza nagusietako bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.