Arrakasta osoz atera da siamdarrak banantzeko burutu den ebaketa. Hubeiko hirian egin diete ebakuntza bularretik eta gerritik lotuta jaio ziren bi txinatarrei. Mediku askok hartu dute parte ebaketan, eta zortzi ordu luzez aritu dira gibela eta bihotza elkarbanatzen zituzten siamdarrak banatzeko lanean.
Anestesiatik ondo esnatu dira bi txikiak eta, euren pultsuak eta presio arterialak normaltasunez dabiltza.
Datu ofizialen arabera, Asian egin diren mota honetako 17 ebakuntzetatik arrakastaz ateratzen den zazpigarrena da. Iazko irailean lepotik, bularretik eta abdomenetik lotuta zeuden hiruhilabeteko siamdarrak arrakastaz banatzea lortu zuten.
Agintariek esan dute Txinako Errepublika sortu zenetik, 1949tik, 25 siamdar biki jaio direla.
zientzia
Arrakastaz banandu dituzte gibela eta bihotza partekatzen zituzten siamdar bikiak, Txinan
Gibela eta bihotza elkarbanatzen zituzten hiruhilabeteko siamdarrak arrakastaz banandu dituzte. Bularretik eta gerritik lotuta jaio ziren bi txinatarrak eta, zortzi ordu iraun du ebaketak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu