mundua

Artur Masek ez du parte hartuko Diadako giza katean

Kataluniako Generalitateko presidenteak jakinarazi du ez duela bertan parte hartuko, baina ANC Biltzar Nazional Katalaneko ordezkariak jasoko ditu.

2013ko abuztuaren 27a
17:57
Entzun

Diada Herrialde Katalanetako Aberri Eguna da. Joan den urtean, manifestazioa egin zuten Bartzelonan; aurten, independentzia aldarrikatzeko giza katea antolatu du Biltzar Nazional Katalanak (ANC) iparraldetik hegoaldera, irailaren 11rako. Ekitaldi horretan kargudun publikoek izan beharreko papera zehaztu dute urte politiko berriko lehen gobernu kontseiluan.

Artur Mas Kataluniako Generalitateko presidenteak joan den urteko irtenbide bera hartu du: ez du Diadan parte hartuko, baina ANCko ordezkariak jasoko ditu, eta Generalitateko kontseilariek askatasuna izango dute nork bere izenean giza katean parte hartzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.