Askatasunaren Flotillakoek Hagako auzitegira jo dute
HAGA. Askatasunaren Flotillaren aurka Israelek egindako erasoa iker dezan, hainbat ekintzailek Nazioarteko Zigor Auzitegira jo dute (Haga, Herbehereak). Joan den maiatzaren 30ean Gazan giza laguntza banatzeko asmoa zuen flotillari indarrez itxi zion bidea Israelgo armadak; erreakzio bortitza izan zuten soldaduek, ontzietan zihoazen bederatzi ekintzaile turkiar hil baitzituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu