Tunisiatik irten zen atzo Askatasunaren Karabana, eta Gazara abiatu da palestinarrei elikagaiak eta sendagaiak eramatera. Jatorri zibileko ekimen humanitarioa, Tunisiako aireportutik irten, eta Kairora joango da lehenik eta behin. Bertatik Gazako mugara iritsiko da, eta Palestinako Ilargi Gorriaren ordezkaritzak harrera egingo die.
Tunisiako Tap albiste agentziak adierazi duenez,ospitaleak eta erakundeak bisitatuko ditu konboiak, eta medikuntza tresneria eramango diete, Israelen blokeoaren ondorio larriei aurre egiteko. Halaber, Palestinar Iheslarientzako Laguntza eta Lan Bulegoko kideekin elkartu nahi du Askatasunaren Karabanak, haien bidez laguntza antolatu etaherritarren beharrei egokiago erantzun ahal izateko.
Askatasunaren Karabanak elikagaiak eta sendagaiak eramango ditu Gazara
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu