Urriaren 10ean Iranen atxilotu zituzten bi kazetari alemaniarrak aske geratu dira gaur, 36.000 euro ordaindu ondoren. Espioitza leporatzen zitzaien, eta epaileak hogei hilabeteko espetxe zigorra ezarri die. Zigor hori, ordea, isuna ordainduz barkatu die.
Bi kazetariak Shaine Mohammadi Ashtianiren semea elkarrizketatzera joan ziren. Ashtiani heriotza zigorrera kondenatuta dago, eta haren kasuak ikusmin handia piztu zuen mundu osoan, Iranen emakumeek bizi duten egoeraren ikur.
Mundua
Aske daude urrian Iranen atxilotu zituzten bi kazetari alemaniarrak
Shakine Mohammadi Ashtianiren semea elkarrizketatzera joan ziren, eta espioitza leporatu zieten. Hogei hilabeteko espetxe zigorra jarri diete, baina 36.000 euro ordainduta libre utzi dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu