Aske utzi dituzte Yemenen bahitutako kooperanteak
SANA. Irangan maiatzean Yemenen bahitu zituzten Frantziako hiru kooperante aske utzi dituztela iragarri du Frantziako Gobernuak. Hirurak osasunez ongi daudela aditzera eman dute, eta Yemengo hegoaldeko herrixka batera eraman dituzte aske utzi bezain pronto. Armak zeramatzan talde batek bahitu zituen, Siun hirian, maiatzaren 28an, beren senideen truke aldatzeko asmoz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu