Santiago Pedraz Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak baldintzarik gabe aske utzi du gaur, deklarazioa hartu ondoren, Jaume Roura Carellas, duela astebete Gironan (Katalunia) Espainiako errege-erreginen argazkia erre zuen gaztea. Rourak aitortu egin du bera izan zela irudia erre zuen lagunetako bat.
Fiskalak hamar mila euroko bermea eskatu du hura libre uzteko, baita pasaportea erretiratzea eta auzitegietara azaltzea ere.
Benet Salellas defentsako abokatuak jakinarazi du epaileak bukatutzat eman duela ikerketa gaurko saioaren ondotik.
Rourak 50 lagun independentisten babesa izan du Madrilen.
'El Jueves'-ekoei epaiketa azaroaren 13an
Gaur jakin da El Jueves aldizkari satirikoko bi langileri azaroaren 13an egingo diela epaiketa Espainiako Auzitegi Nazionalean. Duela bi hilabete aldizkariaren azalean komiki baten bidez Espainiako printze-printzesak iraindu izana leporatzen diete. Fiskalak 3.600na euroko isuna eskatu du.
Katalunia
Aske utzi dute Gironan Espainiako errege-erreginen argazkia erre zuen gaztea
Santiago Pedraz Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak bukatutzat jo du ikerketa. Fiskalak hamar mila euroko bermea eskatu du. Azaroan egingo diete 'El Jueves'-ekoei epaiketa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu