mundua

Aske utzi dute Nigerian bahituta zuten mediku donostiarra

Jose Manuel Matxinbarrena "nekatuta baina osasun egoera onean" dago. Apirilaren 4an bahitu zuten.

2012ko apirilaren 21a
19:43
Entzun

Jose Manuel Matxinbarrena mediku donostiarra aske utzi zuten atzo Nigerian, apirilaren 4tik bahituta egon ondoren. Hala baieztatu diote gaur Nigeriako diplomaziako iturriek Espainiako Gobernuari.

Momentuz ez dago askapenaren inguruko xehetasunik, baina Europa Press berri agentziak jakinarazi duenez, "nekatuta baina osasun egoera onean" dago Matxinbarrena.

Matxinbarrenak 34 urte daramatza Nigerian Opus Dei Enugun sustatutako klinika bateko mediku lantaldea zuzentzen. Enugun bertan bahitu zuten, ustez ospitaletik atera ondoren. 

Murtzian jaio zen (Espainia) Matxinbarrena, baina Donostian hazi zen. Nafarroako Medikuntza Unibertsitatean egin zituen ikasketak. 58 urte ditu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.