Beste behin, Baltasar Garzoni ez diote ongietorririk egin Buenos Airesen. Irrati publikoaren egoitzan hitz egiten hasi, eta bere jarduna geldiarazi zuten, epaile ohia Garcia Lorca poetari buruz hitz egiten ari zen unean. "Euskal borrokalarien zapaltzailea" oihukatu zioten. Euskal Herriaren lagunetako batek hauxe esan zion: "Lotsagarria da giza eskubideei buruz hitz egitera etortzea, zuk zeuk etengabeko torturara eta eta dozenaka urte espetxera kondenatu dituzunean borrokalariak, independentistak izateagatik bakarrik".
Ikurriñak eta presoen aldeko zapiak zabaldu zituzten hainbat entzulek. Unai Romari egindako torturak erakusten dituzten argazkiak ere atera zituzten. Ezer gertatuko ez balitz bezala hizketan jarraitzen saiatu zen Garzon. Hitzaldiak iraun zuen bitartean kanpoaldean hainbat pertsona elkartu ziren. "Garzon kanpora. Ez dugu Euskal Herriaren zapaltzailerik nahi".
Escrache-ekin jarraituko dutela esan dute Euskal Herriaren Lagunek, epaile ohiak Argentinan duen "izen ona" zikintze aldera. Hainbat orduz egon ziren han, Garzon Poliziak babestuta egoitzatik joan zen arte.