Astebeteko greba hasi dute Australiako 3.000 meatzarik baino gehiagok, BHP Billiton enpresako ikatz meatzeetan.
Hiru sindikatuk deitu dute grebara, eta sei meatzetako langileei dei egin diete grebarekin bat egiteko. Lan baldintzak eta segurtasun neurriak hobetzea eskatzen dute.
Tony Maher Eraikuntza, Basogintza, Meatzaritza eta Energiaren sindikatuko presidenteak salatu du enpresa lan baldintzak murrizten saiatu dela, inoiz izan dituen etekin onenak jaso ondoren.
"Munduko enpresa aberatsenetakoa da, eta Australiako meatzaritzako lanak segurtasun gabeak izatea nahi du", esan du.
BHP Billiton enpresak 7.503 milioi euroko irabaziak izan zituen 2011ko bigarren sei hilabetekoan.