Mundua

Asteburuko gertaerengatik dimisioa eman du Frantziako armadako buruak

Frantziako presidente Nicolas Sarkozyk dimisioa onartu egin dio. Asteburuan eginiko erakustaldi militar batean, soldadu batek benetako balak erabili zituen, kartutxo balagabeak erabili ordez. Guztira 17 lagun zauritu ziren.

2008ko uztailaren 1a
13:44
Entzun
Frantziako presidente Nicolas Sarkozyk ontzat jo du Frantziako armadako buru Bruno Cuchek aurkeztu dion dimisioa, joan den astebukaeran Carcassone hiriko kaserna batean izandako gertaeren harira.

Erakustaldi militarra egiten ari zirela, soldadu batek benetako balak erabili zituen, kartutxo balagabeak baliatu beharrean. Tiroek 17 lagun zauritu zituzten; tartean, ume bat. Larri eraman zituzten ospitalera baina, medikuen arabera, arriskutik kanpo daude.

Atzo zaurituak bisitatzen izan zen Sarkozy eta, gertaera argitze aldera, armadako aginte kate osoari azalpenak exijituko zizkiola adierazi zuen.

Tiroketa bahituak askatzeko tekniken erakustaldian gertatu zen. Istripua gertatu ahala Frantziako Defentsa ministro Herve Morinek "berehalako zigorrak" exijitu zituen, "ikerketa militar eta judizialaren ondorioei itxoin gabe". "Gertaerak agerian utzi ditu munizioaren erabileran eta erakustaldi publikoetako segurtasunean dauden gabezia larriak", nabarmendu zuen Defentsa ministroak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.