Grezia

Atenasko irrati bateko zuzendaria hil dute, tiroz

2010eko uztailaren 19a
15:18
Entzun
Sotiris Giolias (37 urte) Zema 9.89 Atenasko irrati kate pribatuko zuzendaria hil dute gaur Greziako hiriburuan, tiroz. Haren etxean izan da hilketa. Poliziak jakinarazi du Gioliasek hamar tiro jaso dituela, baina beste hamabost bala zorro ere jaso dituztela. Oraindik ez dute zehaztu zenbat lagunek hartu duten parte erasoan: batek edo bik.

Kazetariaren etxetik bi kilometrora auto bat aurkitu dute, erreta, eta baliteke ibilgailu hori izatea hilketaren egileek erabili dutena, ikerketa iturrien arabera.

"Talde terroristen erasoak saihesteko", Greziako hedabideetako hainbat zuzendarik eta arduradunek bizkarzainak dituzte, Poliziak jarrita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.