AEBtako Defentsa Idazkari Donald Rumsfelek Washingtoneko Arlington hilerrira joan aurretik azaldu duenez, "herritarrek Irailak 11-ko bezalako atentatuen aurrean prest egon behar dute. Baliteke etorkizunean egoera tamalgarriei aurre egin behar izatea, eta prest egon behar dugu. Zoritxarrez, 2001eko irailaren 10ean genuen erosotasuna amaitu da".Dick Cheney lehendakari-ordeak ere atentatuak eta hauteskundeak lotu ditu. "Terrorismoari aurre egiteko modurik onena George W. Bushen alde bozkatzea da. Azaroaren 2ko hauteskundeetan herritarrek ongi aukeratzen ez badute, atentatu gehiago egon daitezke".
Alderdi Demokratako kideak kexu dira George W. Bushen gobernuko kideek egindako adierazpenekin. Horrela, bozak lortu asmoz beldurraren estrategia erabiltzea leporatu diete errepublikarrei.
Irailak 11
Atentatu gehiago ez gertatzeko modurik onena botoa Bushi ematea dela iradoki dute Rumsfeldek eta Cheneyk
Duela hiru urte New Yorkeko Dorre Bikien aurka izandako atentatuek mundua astindu zuten. Gaur, egun horretan hildako lagunak omendu dituzte Ameriketako Estatu Batuetan. Aurten, AEBtako presidente George W. Bush ez da Dorre Bikietara hurbilduko. Hala ere, irratiek Bushek herritarrei zuzendutako hitzaldia eskainiko dute. Kontuak kontu, Gobernuko hainbat kide ez dute galdu Irailaren 11-ko gertakariak eta azaroan ospatuko diren hauteskundeak lotzeko aukerarik galdu. Horrela, atentatu gehiago ez egoteko modurik onena George W. Bush bozkatzea dela iradoki dute Rumsfelek eta Cheneyk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu