Katalunia

Atxilotu bat torturatu izana egotzita 6 urteko kartzela zigorra jarri diete hiru mossori

Bartzelonako Auzitegiak Kataluniako Poliziako beste bi kide ere zigortu ditu. 2006ko uztailean izan zen gertaera. Epaiaren arabera, atxilotuari ahoan pistola jarri zioten, deklara zezan.

2008ko azaroaren 25a
17:28
Entzun
Bartzelonako Auzitegiak bakoitzari sei urte eta zazpi hilabeteko kartzela zigorra jarri die hiru mossori -Kataluniako Poliziako hiru kideri-, 2006ko uztailean atxilotu zuten gizonezko bati torturak eragitea eta kolpeak ematea leporatuta. Beste bi mosso ere zigortu ditu.

Epaileak dio "akats" baten ondorioz atzeman zutela gizonezko hura -errumaniar jatorrikoa-, lapur bat zelakoan, eta ahoan pistola jarri ziotela, deklara zezan. Atxilotuaren neska-lagunaren aurkako tratu txarrak ere eragin zituztela dio epaiak -hiru hilabeteko haurdun zegoen orduan-, eta horren ondorioz emakumeak euren etxean sartzen utzi ziela poliziei, etxebizitza miatu zezaten.

Beste mosso bati bi urteko kartzela zigorra ipini dio Bartzelonako Auzitegiak, integritate moralaren kontrako delituagatik. Beste bati, berriz, isunak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.