Esate baterako, Jakartan, Indonesiako hiriburuan, manifestazioa egin dute gaur Danimarkako enbaxadaren atarian: Danimarkako zenbait bandera erre dituzte protesta horretan, eta halaber, tomateak jaurti dituzte enbaxadaren aurka.
Atzo, Palestinan izan ziren afera hori tarteko protesta handiak: Norvegiak eta Europako Batasunak dituzten ordezkaritzen egoitzak okupatu zituzten, eta zenbait talde armatuk Danimarkak, Norvegiak eta Frantziak —karikaturak argitaratu dituzte herrialdeek— 48 orduko epean barkamenik eskatu ezean haien interesen aurkako ekintzak egingo dituztela iragarri dute.
Testuinguru asaldatu horretan, Europako hainbat egunkarik hasieran karikaturak argitaratu zituen Jyllands-Posten egunkari danimarkarrari elkartasuna adierazteko marrazki horiek plazaratzen ari dira, "adierazpen askatasunaren" izenean.
Sortu den liskar handia dela-eta, erlijio islamikoa nagusi den hainbat herrialdeetako enbaxadoreek batzarra eskatu zioten Rasmussen Danimarkako lehen ministroari. Hasiera batean, uko egin zion bilera hori egiteari, baina auzia gero eta gehiago mintzen ari zela ikusita, atzo, azkenean, onartu egin zuen atzerriko enbaxadoreekin karikaturen inguruko batzarra egitea. Gaur bilduko da enbaxadoreekin, eta prentsak argitaratzen duenarekin Gobernuak ez duela zerikusirik agertuko die. Era berean, Danimarkak "mundu musulmanarekin" harreman eta laguntza tradizioa duela nabarmenduko du, eta bide beretik jarraitu nahi dutela.
Mahomaren karikaturak
Atzerriko enbaxadore guztiekin batzarra egingo du Danimarkako lehen ministroak, Mahomaren karikaturen auziaren inguruan
Erlijio islamikoa nagusi den herrialdeetako enbaxadoreek egindako eskaera aintzat hartu du, azkenean, Anders Fogh Rasmussen Danimarkako lehen ministroak, eta atzerriko enbaxadoreekin batzartuko da gaur egunkari batek plazaratutako Mahomaren karikaturen inguruan mintzatzeko. Islamaren jarraitzaileen iduriko, iraingarriak dira karikatura horiek, eta mundu osoko komunitate musulmanean haserre handia piztu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu