Atzerriko presioa

2011ko azaroaren 16a
00:00
Entzun
Ekainaren 10a. Recep Tayyip Erdogan Turkiako lehen ministroak errepresio «basatia» gaitzetsi zuen.

Uztailaren 19a. Qatarrek Damaskoko enbaxada itxi zuen, erregimenaren aldekoen erasoengatik.

Abuztuaren 8a. Saudi Arabiak erregimena gaitzetsieta Damaskon zuen mandataria itzularazi zuen.

Abuztuaren 10a. AEBek Siriako telefono konpainiei eta bankuei zabaldu zizkien zigorrak.

Abuztuaren 18a. AEBek, Erresuma Batuak, Frantziak eta Alemaniak agintea uzteko exijitu zioten Bashar al Assadi. AEBek Siriako petrolio inportazio oro debekatu zuten.

Azaroaren 12a. Arabiar Ligak behin-behinean erakundetik bota zuen Siria.

Azaroaren 14a. Jordaniako Abdula II.a erregeak kargua uzteko eskatu zion Al Assadi. Europako Batasunak zigor neurri gehiago hartu zituen Siriaren aurka. Europako Inbertsioen Bankuan zituen mailegu guztiak blokeatu zizkion.

Azaroaren 15a. Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluak Al Assaden jarraitzaileek enbaxaden aurka egindako erasoak gaitzetsi zituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.