"Nazioarteko terrorismoaren kontrako" neurrien arteko beste bat da AEBetako aireportuetan gaur indarrean jarri dutena. Herrialde hartara sartzeko bisatuak behar dituzten atzerritar guztiei argazkiak aterako dizkiete, eta hatzmarken seinaleak hartuko dizkiete. Informazio hori guztia artxibategi elektroniko batean gordeko dute gero, "krimenen bat edo ekintza terroristaren bat" gertatzen denean, agintariek eta segurtasun indarrek informazio hori guztia erabil ahal izan dezaten.
2006rako, aireportuetara ez ezik, itsaso portu guztietatara hedatu nahi dute neurri hori.
27 estatutako herritarrak geratu dira fitxaketatik libre; besteak beste, EBko estatuetako biztanleak eta Kanadakoak.
Washingtonek erabakitako neurri horrek zenbait estaturen haserrea piztu du, batik bat, Brasilena. Hain zuzen ere, Brasilera iristen diren AEBetako herritarrei argazkiak ateratzea eta hatzmarkak hartzea erabaki du hango Gobernuak.
Washingto
Nazioartekoa
Atzerritarrak fitxatzeko neurriak indarrean dira gaurtik AEBetan
AEBetako aireportuetara iristen diren atzerritar gehienek kontrol neurri zorrotzak pasa beharko dituzte aurrerantzean: argazkia aterako diete, hatzmarkak hartuko, eta, ondoren, artxibategi elektroniko batean sartuko dituzte irudi horiek guztiak segurtasun indarrek erabilgarri izan ditzaten. Nolanahi ere, ez dituzte atzerritar guztiak fitxatuko, EB Europako Batasuneko estatuetako bizilagunak zein Kanadakoak, kasu, kontrol neurri horietatik libre baitaude oraingoz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu