BANGLADESH

Aurkitu dute ehunka hildako eragin zituen ontziaren kroskoa

Erredakzioa
2003ko uztailaren 16a
00:00
Entzun
Joan zen astean hondoratu zen Nasreen-1 ontziaren kroskoa aurkitu zuten atzo Bangladeshko Armadako urpekariek, ontzia desagertu zen lekutik 300 metrora. Ia 800 bidaiari zeramatzala hondoak jo zuen joan zen asteko astearte gaua eta asteazken goiza bitartean Meghna, Padma eta Dakatia ibaiek bat egiten duten gunean, korronte bortitza eta zurrunbiloak nagusi diren leku arriskutsuan. Soilik 200 pertsonak lortu zuten bizirik ateratzea. Atzo arte 200 gorpu berreskuratuak ziren, baina gainontzeko 350 bidaiarien berririk ez dago. Hiru pisuko ontziaren kroskoa ondarrak eta lohiak erdi estalirik aurkitu zuten, 40 metroko sakoneran. Euri garaian asko handitzen dira 100.000 bangladeshtarren komunikabide arrunta diren herrialdeko 250 ibaiak. Azken 25 urteotan 3.000 lagun baino gehiago hil dira ibaiotan dabiltzan ontzietan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.