mundua

Aurreikuspenen aurka, Santorumek irabazi du Alabaman eta Mississippin

Guztira hamar garaipen lortu ditu AEBetako Alderdi Errepublikanoaren presidentetzarako hauteskundeetan. Samoa Estatubatuarrean eta Hawaiin Mitt Romney izan da garaile.

2012ko martxoaren 14a
15:52
Entzun

Rick Santorumek irabazi ditu hauteskundeak Alabaman eta Mississippin, AEBetako Alderdi Errepublikanoaren presidentetzarako lehian. Inkesten arabera, Mitt Romney hautagaia zen faborito nagusia. Bestetik, Romney Samoa Estatubatuarrean eta Hawaiin izan da garaile.

Hawaiin botoen %45 lortu du Romneyk; haren atzetik izan da Rick Santorum, bozen %25arekin. Ron Paulek %18ko babesa lortu du, eta Newt Gingrichek %11koa.

Santorumek Mississippin bozen %32,9 eskuratu du, eta gertu izan ditu Gingrich eta Romney  —%31,3ko eta %30,3ko babesa lortu dute, hurrenez hurren—. Paulek %4,4ko babesa jaso du. 

Alabaman, berriz, botoen %34,6 lortu du Santorumek; Newt Gingrichek botoen %29,3, Romneyk bozen %28,9 eta Paulek botoen %5.

Horrela, hamar garaipen lortu ditu Santorumek AEBetako Alderdi Errepublikanoaren presidentetzarako hauteskundeetan.

Alabaman 50 ordezkari zueden jokoan eta Mississipin 40. Azken datuen arabera, Santorumek bien artean 30 ordezkari lortu ditu, eta Gingrichek eta Romneyk 24na. Errepublikarren batzorde nazionalak 6 ordezkari banatuko ditu ondoren.

 

 



 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.