Aurten 11 kazetari hil dituztela salatu du NBEk
NEW YORK. Prentsa Askatasunaren Mundu Egunaren harira -gaur da- eman dituzte ezagutzera datuak; aurten 11 kazetari hil dituzte munduan eta beste 125 atxilotuta daude -Txinan, Eritrean eta Kuban gehienak-. Ban Ki-moon NBE Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiaren hitzetan «datu eskandalagarria» eta «kezkatzeko modukoa» da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu