Mundua

Aurten paperik gabeko 30.000 etorkin kanporatzeko helburua gaindituko du Frantziak urte amaieran

Immigrazioa kontrolatu nahi dutela esan du Claude Gueant Barne ministroak, "Frantziak Frantzia izaten jarrai" dezan. PSri leporatu dio horientzat nahikoa dela "Frantzia erkidego elkargo bat izatea"

2011ko urriaren 22a
12:03
Entzun

Frantziak aurten jarri zuen helburua gaindituko du urte amaieran, eta hamabi hilabetetan 30.000 paperik gabeko etorkin kanporatuko ditu. 2010ean 28.000 izan ziren kanporatu zituen. Claude Gueant Barne ministroak eman du datua: "Ez gaude immigrazioa ez izatearen alde, baina kontrolatu egin nahi dugu atzerritarrak hobeto integratu daitezen, gure baloreak eta gure bizimodua barneratu dezaten", esan du gaur Le Figaro egunkarian argitaratutako elkarrizketan.

Nicolas Sarkozyren ondokoak gaineratu du "Frantzia Frantzia izaten jarraitzea" nahi dutela, eta PSri leporatu dio horientzat nahikoa dela "Frantzia erkidego elkargo bat izatea".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.