Australian 620 pederastia kasu onartu ditu Elizak
CANBERRA. AustraliakoEliza katolikoak Victoria estatuan apaizek adingabeen aurka egindako 620 sexu delitu onartu ditu. Txosten batean azken 80 urteetan izandako pederastia kasuak azaldu dituzte. Txosten horren arabera, delitu gehien 1960ko eta 1980ko hamarkadan egin ziren. 1990etik gaur arte, berriz, hamahiru kasu egon direla adierazidute. Biktimen elkarteek diotenez, 6.000 kasu baino gehiago daude Victoria estatuan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu