Australian gutxienez 10 lagun hil eta 78 galdu dira uholdeetan

Herrialdeko hirugarren hirian, Brisbanen, zenbait auzune urak hartzeko arriskuan daude

Erredakzioa
2011ko urtarrilaren 12a
00:00
Entzun
Australiako Queensland estatuan, ipar-ekialdean, uholdeek sortutako egoera gero eta larriagoa dela ohartarazi dute tokiko agintariek. Queenslandeko gobernuburu Anna Blighek jakinarazi duenez, gutxienez hamar lagun hil dira, eta desagertuak, berriz, 78 dira. Bertze hemezortzi lagunen «segurtasunak kezka handia» sorrarazten diela gaineratu du.

Brisbane Queenslandeko hiriburua eta herrialdeko hirugarren hiria alerta egoeran dago.

Agintariek jakinarazi dutenez, zenbait auzune urak hartzeko arriskuan daude, eta 6.500 eta 9.000 eraikin artean hustu dituzte. Gaurko eta biharko espero dute okerrena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.