Johanna Mikl-Leitner barne ministroak baieztatu du atzo hainbat hedabidek zabaldu zuten albistea: Austriak hesi bat eraikiko du Esloveniatik datorren migranteen uholdea "antolatzeko". Barne ministroaren arabera, azken egunetan muga igaro duten hainbat migranteen jarrera "bortitza" izan da, eta hesia, hori kontrolatzeko neurria dela arrazoitu du. Izan ere, joan den astean mugako polizien lerroa hautsi ostean sartu ziren hanbat iheslari Austriara.
Ez du zehaztu hesia noiz hasiko diren eraikitzen. Hala ere, azpimarratu du hesiarekin ez dutela muga itxiko; hango igarobidea arautu baizik. Mugako igarobideetan, ezker-eskuin eraikiko dituzte hesi horiek.