Mundua

Autobus batean zihoazen hiru lagun hil dira Istanbulen, kurduen protestetan

Joan den asteartean hasi ziren liskarrak Turkiaren menpeko Kurdistango hiriburuan, Diyarbakirren. Borrokak, baina, hedatzen ari dira eta gaur hiru lagun hil dira Istanbulen, Turkiako hiriburuan. PKK Kurdistango Langileen Alderdiko ustezko hamalau gerrillari hil zituen iragan larunbatean Turkiako poliziak. Bart gauean manifestari kurdu batzuk heriotza horien aurka protesta egiten ari ziren eta su eman zioten autobus bati. Ondorioz hiru bidaiari hil dira.

2006ko apirilaren 3a
13:46
Entzun
Manifestariek Istanbuleko Bagcilar auzoan eman diote su autobusari. Ibilgailua garretan zela 62 urteko bidaiarietako bat bertan hil zen. Beste bi lagunak 19 eta 23 urtekoak erietxean hil dira. Gainera beste emakume bat larri dago erredurak direla eta.

Istanbulen atzo goizean hasi ziren liskarrak hiriburuan bizi diren hainbat kurduk protestak burutu eta Poliziari aurre egin zietenean. Duela hamar egun PKKko ustezko hamalau gerrillari hil zituen Turkiak eta orduan hasi ziren liskarrak. Dagoeneko hamabi lagun hil dira batez ere Diyarbakirren, Turkiaren menpeko Kurdistango hiriburuan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.