Eutanasia pasiboa

Autopsiaren arabera, deshidratazioagatik hil zen Eluana Englaro

17 urte koman egondako emakume italiarra herenegun iluntzean hil zen, medikuek modu artifizialean elikatzeko eta hidratatzeko dosiak gutxitzen hasi eta hiru egunera.

2009ko otsailaren 11
13:52
Entzun
Eluana Englarori atzo egin zioten autopsiatik medikuek ondorioztatu dute deshidratazioak bihotza etenda hil zela hura. 17 urte koma begetatiboan egon zen emakumezko italiarra herenegun iluntzean hil zen, medikuek modu artifizialean elikatzeko eta hidratatzeko dosiak gutxitzen hasi eta hiru egunera.

Osasun arloko iturriek jakinarazi dutenez, autopsiaren emaitzek adierazten dute emakumearen heriotza bat datorrela mediku protokoloarekin. Protokolo hori, Milango epaitegiarekin adostu zuten eta horri esker lortu zen Eluana Englaro modu artifizialean elikatzea etetea.

Haren aita, Giuseppe Englaro, 11 urtez borrokatu zen alabari eutanasia pasiboa ezartzeko eskatuz, alabak 1992an istripua izan aurretik halako egoeran ez lukeela bizi nahiko adierazi izanan oinarrituta. Milango Helegite Auzitegiak baimena eman zuen iragan urtarrilean 38 urteko emakumeari eutanasia pasiboa ezartzeko, nahiz eta Silvio Berlusconi lehen ministroaren gobernua hura dekretu baten bidez gerarazten saiatu. Dekretua onartu aurretik hil zen, ordea, Englaro.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.