hilketa

Auzi eztabaidagarrietako epaile bat hil dute buruan bi tiro jota, Teheranen

Auzi eztabaidagarrietako Masud Mokadasi epailea buruan bi tiro jota hil du motorrean zihoan ezezagun batek, Teherango erdigunean. Erasotzaileak ekintza tokitik ihes egin du motorrean, eta gertatutakoa argitzen laguntzeko bi lekuko ditu Poliziak, Teherango segurtasun indarren buru Talaik esan duenez.

2005eko abuztuaren 2a
19:18
Entzun
Motorrean zihoan ezezagun batek bi tiroz hil du auzi eztabaidagarrietako Mokadasi epailea bere autoan sartzera zihoala, Teheran erdiguneko Ahmad Qasir kalean. Datu nahasiak daude, ordea, hilketa gauzatu duten ekintzaileei dagokienean, zenbait iturriren arabera, bi lagunek burutu dutelako hilketa.

Mokadasi epaile irandarra lurraldeko auzirik eztabaidagarrienekin arduratzen zen, esaterako liberalizazioaren aldeko Akbar Ganji kazetariaren espetxeratzea 2001ean berak agindu zuen.

Teherango segurtasun indarren buru Talaik ukatu egin du gaurko atentatuak eta Mahmud Ahmadineyad hautetsiak larunbatean egingo duen inbestidura bilerak harremanik dutenik.

Talaik adierazi duenez gertatutakoa argitzen laguntzeko bi lekuko ditu Poliziak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.