Protestak herrialde arabiarretan

Azaroaren 28an egingo dituzte Egiptoko bozak

Hiru zatitan egingo dituzte hauteskundeak, Kontseilu Militarrak esan duenez; oraindik ez dute dei ofiziala egin

Erredakzioa
2011ko irailaren 28a
00:00
Entzun
Egiptoko agintea duen Kontseilu Militarrak hauteskundeak iragarri ditu azaroaren 28rako, Parlamentuko behe ganberarako ordezkariak aukeratzeko. Goi ganberarako bozak, berriz, datorren urtarrilerako iragarri dituzte, eta presidentetzarakoak datorren urtearen amaierarako. Hosni Mubarak boteretik bota zutenetik, lehen hauteskundeak izango dira. Dena den, oraindik ez dute ofizialki deitu bozetara, eta herritarrek ez dute kontseiluarekiko konfiantzarik, agintea zibilek hartzeko trantsizio prozesua luzatzen ari baita etengabe. Gobernuz kanpoko erakundeek jakinarazi dutenez, gainera, adierazpen askatasuna mugatua dute herritarrek.

Bestalde, Jordaniara gasa garraiatzen duen hodi bati eraso egin diote Egipton, eta gasik gabe geratu dira 2.500 etxebizitza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.