"Frantziako trenbide sarean ez dago lehergailurik zartatzeko moduan", dio AZF taldeak Frantziako Barne Ministerioari igorritako gutunak, eta "ekintzan bertan behera" uzten dituela dio. Frantziako Barne Ministerioak azaldu duenez, gutuna "ohiko moduan" iritsi zaie.
AZF taldearen mezu hori atzo Paris eta Basilea lotzen dituen trenbide sarean lehergailu bat aurkitu eta hurrengo egunera etorri da, Frantzia ekialdean.
AZF taldeak lau milio dolareko eta bi milioi euroko erreskatea eskatzen zion Frantziako Gobernuari, bestela Frantziako trenbide sarean jarriak zituzten lehergailuak zartatuko zituztela mehatxu egin zuten.
Frantzia
AZF taldeak bere ekintza bertan behera utziko duela iragarri du, "arazo teknikoak" medio
Frantziako trenbide sarean hainbat bonba leherraraziko zituela mehatxu egin zuen AZF talde misteriotsuak bere ekintza bertan behera utziko duela iragarri du gaur, Frantziako Barne Ministerioari igorritako gutun betan. AZF taldeak milioi askotako erreskatea eskatzen zion Frantziako Gobernuari mehatxua egi bihurtzea nahi ez bazuten. Ikerketaren iturriek jakinarazi dutenez, "arazo teknikoak" direla medio hartu dute ekintza bertan behera uzteko erabakia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu