Mundua

Azken agur jendetsua Xirinacsi

Bi mila lagun inguru batu dira Bartzelonako Itsasoko Andre Mariaren elizan, hiletetan, eta ondoren El Fossar de les Moleresko omenaldian. Joan den asteburuan hil zen ekintzaile independentista katalana, bere buruaz beste eginda. Kataluniako politikagintzako zein gizarte eta kultur arloko jende ezagun ugari izan da ekitaldietan.

2007ko abuztuaren 16a
16:34
Entzun
Bi mila lagun inguruk parte hartu dute Lluis Mari Xirinacs ekintzaile independentista katalanari azken agurra emateko ekitaldiletan.

Bartzelonako Itsasoko Andre Mariaren eliza jendez beteta zegoela egin dituzte hileta elizkizunak. Ondoren, El Fossar de les Moleresen egin diote omenaldia. Leku batean zein bestean, Xirinacsek Kataluniaren independentziarekin, eta errepresioaren eta frankismoaren kontrako borrokarekin izandako engaiamendua nabarmendu dute hizlariek.

Kataluniako politikagintzan, gizarte arloan eta kulturgintzan ezagun diren hainbat lagunek parte hartu dute hiletetan, hala nola, Josep Lluis Carod Rovira Kataluniako presidenteorde eta ERCko buruzagiak, Felip Puic CiUko diputatuak eta Dolors Camats ICVkoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.