Danimarka

Azken bi egunetan 600 lagun atxilotu dituzte Kopenhagen okupazioa dela-eta

Poliziak 1981etik okupatuta zegoen gazteen egoitza bat ixtean protestak eta liskarrak izan dira.

2007ko martxoaren 3a
19:29
Entzun
Liskar handiak izan dira Kopenhagen (Danimarka) okupazioa dela-eta. Izan ere, Danimarkako Poliziak, okupatuta zegoen gazteen egoitza bat itxi egin du eta horrek protestak eragin ditu.

Atzo manifestazioa egin zuten ehunka lagunek horren kontra eta, ondoren, iskanbilak izan ziren polizien eta manifestari batzuen artean: molotov koktelak, barrikadak, eraikinen kontrako erasoak, polizien kargak... Ondorioa: Poliziak atzo gauean 250-300 lagun atxilotu zituen eta gaur goizean 90. Herenegun gauean , berriz, antzeko gertaerengatik 217 lagun atxilotu zituen.

Itxiera horren kontrako mobilizazioak ez dira Kopenhagen soilik izan. Europako hainbat tokitan protestak izan dira; batik bat, Alemanian.

Kopenhageko gazteen egoitza hori 1981tik zegoen okupatuta eta iaz Udalak eliz independente bati saldu egin zion.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.